Suner

Negozioa erakartzeko eduki digitala

Testuingurua

Distribuidores SUNER erregailu eta galdaretarako ordezko piezen banaketan espezializatuta dagoen enpresa da, sektoreko profesionalei zuzendutakoa.

Berrogeita hamar urte inguruko historiaren ondoren, SUNERek galdara eta erregailuen mantentze-lanetako sektorean erreferentziazko posizioa lortu eta nazioartera jauzi egin du, 30etik gora herrialdetan posizionatuz.

Sektoreko markarik onenak ditu 30.000 erreferentzia baino gehiago dituen stock zabalean bilduta, den-denak originalak, eta zerbitzu pertsonalizatu ematen du. Horrela, sektoreko profesionalen beharretara egokitutako soluzioak eskaintzen ditu: etxeko zein industriako galdara eta erregailuen mantentzaileak, banatzaileak eta zerbitzu teknikoak.

Erronka

Eraldaketa digitalaren potentzialtasunaz baliatu nahian, SUNER digitalizatuz joan da pixkanaka-pixkanaka bere irudi korporatiboa, salmenta-prozesuak eta merkataritza-aukerak erakartzeko prozesuak. Hala ere, bide horietako batzuk malkar samarrak izan dira, eta azkenean ez dute lortu helburuko lekuraino eramaterik, gutxiegi erabiltzen diren aktibo digital sakabanatuak sortuz.

GUKetik, zehaztatu marketin-planari reset egitea proposatu dugu, ordurarte sortutako aktibo estrategiko guztiak optimizatuz, negozioa erakarri eta kudeatzeko mekanismoak integratuz, eta Inbound Marketinaren metodologiaren araberako ibilbide-orria landuz, aurrerantzean SUNERek ingurune digitalari potentzial guztia ateratzen ikas dezan, ondoko helburu hauek lortu ahal izateko:

  • Negozioa erakarri eta kudeatzeko mekanismo berriak txertatzea, marketin digitalean oinarrituta
  • Markaren proiekzioa handitzea
  • Nazioartekotzeko estrategia babestea merkatu desberdinetan

Soluzioa

  • Lead-ak erakartzea xede duen Inbound Marketineko estrategia garatu dugu, aldez aurretik egindako merkatu-azterketa (lehiakide eta erreferenteen benchmark-a) eta keyword research bat oinarritzat hartuz, egin beharreko ahaleginak behar bezala bideratu ahal izateko.
  • Lan horren ondoren, bezeroaren buyer pertsonak eta arlo tematikoak identifikatzeari ekin diogu, geroko postak, balio-edukiak eta aktibo digital guztiak garatzeko. Gainera, Social Medietan hedapena eta presentzia izateko estrategia bat garatu eta landu dugu, gure lana Paid Median egindako inbertsioekin osatuz.
  • Azkenik, gure ahaleginak workflows eta lead nurturing deritzenen bitartez indartu ditugu, identifikatutako lead-ekin konfiantzazko harremana ezarri ahal izateko.
  • Horri guztiorri eutsiz, garatutako ekintzen etengabe neurketa egin, SUNERen web-analitika eta ingurune digitaleko erabiltzaile/lead-en portaeraren inguruko txostenak landu eta gure lana etengabe optimizatuz joan gara, bezeroaren inbertsioaren itzulkina eta negozio-bolumenaren hazkunde nabarmena lortzeko asmoz.

Emaitzak

+600%

web-trafikoa

urtebetean

+400

lead kualifikatu

hilean

Arrakasta-kasu gehiago ezagutu

Hitz egingo dugu?

    Kaixo,

    naiz

    eta hauxe da nire posta elektronikoa:

    Hona hemen zergatik jarri naizen zuekin harremanetan: