• BIND 4.0

    Nazioarteko startupak erakartzeko Paid Media

    Testuingurua

    BIND 4.0 nazioarteko izaera duen azelerazio publiko-pribatuko programa da, 4.0 industriaren esparruko startup berritzaile onenei zuzendutakoa.

    Programa hau industrian, energian, osasunean zein elikagaigintzan teknologia berriak aplikatzeko moduko soluzio berritzaileak planteatzen dituen munduko edozein startupi zuzenduta dago.

    Startupei maila goreneko industria-bezeroetara iristea bermatzen dien munduko lehen azeleragailua da.

    Erronka

    Berrikuntza irekiko programak urtean deialdi bat egin ohi du, horretan parte hartzen duten startupek gutxienez ordaindutako kontratu bat lortzeko aukera izan dezaten, BIND 4.0ko enpresa partnerrekin proiektu pilotu bat garatzeko.

    Testuinguru honetan, BIC Arabak marketin eta publizitate digitaleko kanpainak planifikatu, gauzatu eta koordinatzen lagunduko zion zerbitzua behar zuen, programaren zabalkundea eta posizionamendua indartzeko eta seigarren edizioan hautagai berrien erakarpena sustatzeko.

    Programaren deialdian kualifikatutako 400 startup erregistratzea zen helburua, eta horretarako, izen-emate bakoitzean 60 galderako formularioa bete eta proiektua azaltzeko bideo bat kargatu behar zuten.

    Soluzioa

    GUKetik 360º-ko ordainpeko publizitate-estrategia proposatu dugu, hainbat kanalen bitartez, 6 hizkuntzatan eta 50etik gora herrialderi zuzendutakoa. Gure soluzioak mezu eta kreatibitateen eskualdekako pertsonalizazioa du oinarri, baita hainbat fasetan gauzatu beharreko planteamendu estrategikoa ere, kanpainaren une bakoitzaren arabera hainbat plataforma eta taktikaren erabilera eta aurrekontuaren banaketa uztartuz.

    Startup teknologikoak erakartzea xede zuen Paid Mediako estrategia bat garatu dugu, 4 azpikanpainatan banatua, helburu eta KPI espezifikoak finkatuz zabalkunde-fasean, gogoeta-fasean, aldez aurreko izen-emateetan, izen-emate goiztiarren itxieran eta bihurketa-fasean.

    Etapa bakoitzerako berariazko copieak, bannerrak eta bideoak sortu dira, kanpainako 6 hizkuntzetan: gaztelania, ingelesa, frantsesa, portugesa, alemana eta italiera. Hizkuntzen araberako landing page bana ere garatu dugu, kanpaina are gehiago pertsonalizatzeko. Eta hainbat kanalen arteko konbinazioa erabili dugu, Google Search, Google Display Network, YouTube, Facebook, Instagram, LinkedIn eta startupetarako F6S plataforma espezializatua barne hartuz.

    Emaitzak

    426

    erregistro oso

    5192

    aurretiko izen-emate

    Zer lortu dugu?

    Paid Mediako estrategia arrakastatsua izan da, izan ere, % 6an gainditu da planteatutako helburua eta % 13an izen-emateak, betiere aurreko urtearekin alderatuta eta aurrekontu bera erabilita.

    Kanpainaren helburuak lortzeaz gain, mikro-helburuen ezarpenari esker, balio handiko informazioa bildu ahal izan da etorkizuneko kanpainetarako.

    Arrakasta-kasu gehiago ezagutu

    Hitz egingo dugu?

      Kaixo,

      naiz

      eta hauxe da nire posta elektronikoa:

      Hona hemen zergatik jarri naizen zuekin harremanetan: