• Ingeteam taldea

    Barrura begira egindako komunikazioa

    Testuingurua

    Ingeteam Group energia elektrikoaren bihurketan espezializatuta dagoen nazioarteko talde teknologikoa da, 24 herrialdetan finkatu eta 4.000 langile baino gehiago dituena.

    Erronka

    Antolaketa-eremuari dagokion barne-berregituraketa prozesu sakona egin ondoren, Ingeteam Groupek Barne-komunikaziorako Plana behar zuen, errealitate korporatibo berriari erantzuteko eta estrategia hori geruza edo jarduera-maila desberdineta egituratuko zituzten prozesuak zehaztu eta mugatzeko.

    Horrekin batera, beste helburu hauek ere planteatu dira: komunikazio-prozesuen optimizazioa eta erakundeko publiko desberdinen artean informazioa trukatzeko fluxuen hobekuntza, eta kidetasun-sentimenduaren nahiz partaidetzaren sustapena.

    Soluzioa

    Zehaztutako helburuak betetzeko eta Ingeteami barne-komunikazioa optimizatzen lagunduko dion plana hedatzeko, bi jarduera-fase nagusiren inguruan egituratutako ikuspegia proposatu dugu: Auditoretza eta Diagnostikoa eta Soluzioaren Planteamendua.

    Lan-prozesua hiru ardatzen inguruan garatu da:

    • Lehendik zeuden barne-komunikazio korporatiboko prozesu, errutina, dinamika, ekintza, euskarri, kanal eta abarrei buruzko informazioa berrikustea.
    • Elkarrizketa pertsonalak zuzendaritza-taldeko kideekin.
    • Lan-jardunaldi kolaboratiboak, ko-sorkuntzakoak, enpresako Produkzio Unitateetan (PU).

    Zer lortu dugu?

    Lan-plan honen ondorioz, Auditoretza eta Diagnostikoko dokumentu bat landu eta baliozkotu da, Taldearen barruko komunikazioaren tenperatura nahiz garai berriari atxikitako beharrak eta aukerak islatuz.

    Ondoren, Ingeteam Groupen Barne-komunikaziorako Plana egin eta ezarri beharreko ekintzak, prozesuak eta dinamikak hedatu dira.

    Arrakasta-kasu gehiago ezagutu

    Hitz egingo dugu?

      Kaixo,

      naiz

      eta hauxe da nire posta elektronikoa:

      Hona hemen zergatik jarri naizen zuekin harremanetan: