• Egoin Wood Group

    Markaren posizionamendua

    Testuingurua

    Egoin Wood Group Ean (Bizkaia) eta Legution (Araba) ekoizpen-lantegiak dituen familia-jatorriko enpresa da, eraikuntza-sektoreari zuzendutako zurezko egitura-soluzioen diseinuan 30 urtetik gorako esperientzia akreditatua duena.

    Enpresaren balio-apustuak ingeniaritza, eraikuntza-proiektuen diseinu, fabrikazio eta muntaketa, estalki eta teilatuen birgaikuntza, altuerako bizitegi-eraikinak, sustapen publiko eta pribatuak, familia bakarreko etxebizitzak eta industria nahiz kirol-erabilerarako pabiloiak barne hartzen ditu, besteak beste.

    Konpainiak ingurumenaren alde hartu duen konpromiso sendoaren harira, 0 KM-ko tokiko zura erabiltzearen aldeko apustuari eutsi dio: basoak landu eta zaintzetik zuraren transformazioraino, eraikuntza jasangarriagoa lortzen lagunduko duten zurezko egitura-soluzioak sortuz.

    Erronka

    Egoinek komunikazio-enpresa baten laguntza behar zuen, enpresaren jarduera-dinamikan komunikazioaren aldagaia txertatzeko eta marka gertuko ingurunean zein estatuko merkatu nagusian proiektatzeko modu berri bat antolatzeko. Komunikazio-enpresak aldaketa eta eraldaketa estrategikoa nagusi dituen aro berri baterako bidean ere lagundu behar zion, eraikuntza-sektorerako zurezko egituren esparruan duen posizionamendua indartzen lagunduko dioten helburu jakin batzuk lortzeko.

    Soluzioa

    GUKetik komunikazio korporatiboko ekintzak zehazten eta zabaltzen lagundu diogu Egoini, kanpokoak zein barnekoak, eta aliantzak sortu ditugu konfiantzazko enpresekin, marka sustatu eta posizionatzea xede duten helburuei balio gehigarria emateko, markaren identitatea eraldatuz eta berrituz.

    Egoinen konfiantzazko partnerra gara komunikazio-aktiboak kudeatzeko:

    • Marka sustatzeko aukerak sortzea komunikabideen bidez.
    • Komunikazio eta Komunikabideekiko Harremanetarako Kabinetea.
    • Hedabide propioetarako (webgunea eta sare sozialak) edukiak sortzea, kanal korporatiboak (webgunea, newsletterra) eguneratu eta dinamizatzea.
    • Egoin partaide duten ekitaldiei buruzko komunikazio arloko estaldura egitea, zuzendaritza nagusiari zein giza-baliabideen zuzendaritzari laguntza eta babesa ematea barruko nahiz kanpoko komunikaziorako, etab.

    Zer lortu dugu?

    Kanpoko zein barneko komunikazio-proposamena sendotzea, enpresaren jarduera proiektatu zein markaren posizionamendua hainbat kanal eta formaturen bitartez areagotzen lagunduko duen jarduera-estrategia antolatuz, helburuekin lerrokatutako estrategia koherente baten barruan, eta kuantitatiboki nahiz kualitatiboki helburu horiek lortzea xede duten baliabideak abian jarriz.

    Arrakasta-kasu gehiago ezagutu

    Hitz egingo dugu?

      Kaixo,

      naiz
      eta hauxe da nire posta elektronikoa:
      Hona hemen zergatik jarri naizen zuekin harremanetan: