• NIRE MARKA PROIEKTATU NAHI DUT

    Barne komunikazioa

    Barne-komunikazioa erakundea zeharka eta norabide anitzetara zeharkatzen duen aldagaia da, eta erakundearen nortasuna indartzen laguntzen du proiektu kolektiboari dagokione, kultura korporatiboa sendotuz, erakundearen balioekiko identifikazioa areagotuz eta kidetasun-sentimenduari eutsiz. Gure ekosisteman kalitatezko harremanak ezartzen laguntzen digu (sailak/erabakiak hartzeko zentroak, ekoizpena, langileak), balio-informazioa transmititu eta partekatzetik harantzago.

    NOLA LAN EGITEN DUGUN

    Diagnostikoa eta auditoretza

    Edozein erakunderen konplexutasun eta beharretara egokitutako barne-komunikazio plana garatzeko, ezinbestekoa da komunikazio-prozesu eta dinamiken ekosistemara hurbildu eta aztertzeko lana egitea, galdera hauei erantzun ahal izateko, besteak beste:

    • Nola egituratzen da egun barne-komunikazioa?
    • Nolako prozesuak eta sistemak erabiltzen ditu?
    • Nolako tresnak eta teknologiak erabiltzen ditu?
    • Nork hartzen du parte komunikazio horretan?
    • Nolako mezuak banatzen dira?
    • Nolako ekarpena edo eskaintza egin nahi du enpresak langileek proiektu kolektiboarekin duten atxikimendua areagotzen laguntzeko?
    • Etab.

    Barne Komunikazio Plana

    Hasierako prozesu honen laguntzaz, barne-komunikazioaren ekintza osoa garatzeko lan-esparrua definituko dugu, denbora-tarte bateko KPIak, prozesuak eta dinamikak, ekipoak eta ekintza zehatzen plana ezarriz.

    LAN-PLANA

    Barne-komunikazioko proiektu bati heltzeko, soluzioen mix bat erabiltzen da (intereseko informazioa berrikustea; elkarrizketa pertsonalak; Focus Group teknikak, baterako sorkuntza, etab. tarteko dituzten talde-laneko jardunaldiak).

    • Diagnostikatzeko eta baliozkotzeko dokumentua lantzea
    • Barne-komunikazioko Planaren dokumentua lantzea
    • Prozesuen definizioa eta inplementazio-egutegia
    • KPIetan oinarritutako ebaluazioa eta jarraipena

    Kasuen azterketa | Lotutako proiektuak

    Kasuen azterketa | Lotutako proiektuak

    Hitz egingo dugu?

      Kaixo,

      naiz

      eta hauxe da nire posta elektronikoa:

      Hona hemen zergatik jarri naizen zuekin harremanetan:

      BILBO

      Hernani 3, 4. ezk.

      IRUÑEA

      Paulino Caballero 49, 3. ezk.