• Dominion

    Marka posizionatzeko 360º-ko estrategia

    Testuingurua

    Dominion zerbitzu multiteknikoak eta ingeniaritza espezializatuko soluzioak eskaintzen dituen enpresa globala da, eta ezagutza, teknologia eta berrikuntza uztartzen ditu, bezeroei ekoizpen-prozesuen eraginkortasuna hobetzen laguntzeko.

    30etik gora herrialdetan finkatuta dagoela, 1.000 bezero baino gehiago eta 5.000 langile inguru ditu eta 612 milioi euroko fakturazioa lortu zuen 2016ko ekitaldian.

    Erronka

    Dominionek bultzada bat eman nahi zion komunikazio-estrategiari, enpresaren tamainaren araberako proiekzio publikoa eraikitzeko. Bere intereseko publikoen aurrean duen posizionamendua apurka-apurka eta koherentziaz areagotu nahi zuen, erreferentea den eremu guztietan.

    Laburbilduz, Dominionek negozioaren arloko helburuekin lerrokatutako komunikazio-estrategia behar zuen, bere intereseko publiko nagusietan inpaktu eraginkorra, jasangarria eta neurgarria lortzeko.

    Horrela, komunikazioa enpresaren beharrak eta helburuak modu erabakigarrian babesten dituen tresna bilakatu da.

    Soluzioa

    Birdefinitzeko prozesu honen oinarriak finkatzearren, GUKen eta Dominionen arteko hausnarketa partekatua egin da, enpresaren komunikazioa definitu, antolatu eta inplementatzeko moduari buruz. Egoeraren diagnostiko honen bidez, bertatik bertara ezagut daitezke jardunbideak eta errutinak, komunikazioa nola antolatzen duen, nolako tresnak eta kanalak erabiltzen dituen, eta abar.

    Zer lortu dugu?

    Azterketa horren ondorioz, Dominionen komunikazio-estrategia berria zehaztu duen Komunikazio-Plana landu dugu, oso-osorik. Komunikazioaren arloko jarduera-plan zehatza da, eta honako alderdi hauek jaso ditu, besteak beste: markaren balioak, mezuak, publikoak, edukiak, kanalak eta formatuak birdefinitzea eta neurtzeko dashboard-a.

    Emaitzetara bideratuta urtean garatu beharreko ekintza taktikoak zehaztu dituen ibilbide-orria.

    Arrakasta-kasu gehiago ezagutu

    Hitz egingo dugu?

      Kaixo,

      naiz
      eta hauxe da nire posta elektronikoa:
      Hona hemen zergatik jarri naizen zuekin harremanetan: