• NEGOZIOA ERAKARRI NAHI DUT

    Paid media

    Gure ustez, paid mediako teknikak eta taktikak funtsezkoak dira komunikazio-ardatz estrategikoaren barruan. Betiere emaitzetara bideratuta, PPC kanpainak katalizatzaile ezin hobea dira marketin digitaleko eta komunikazio korporatiboko estrategiak bultzatu eta aberasteko.

    Marka bakoitzaren beharrak aztertu eta horietara egokitzen gara publizitate-merkatu digitalean dauden estrategiarik berritzaileenak aplikatuz. Modu pertsonalizatuan lan egiten dugu negozio arloko helburuak lortzeko, eraginkortasunaren eta ROI delakoaren mesedetan.

    Proiektuak modu globalean lantzen ditugu, eginkizunen eta baliabideen definizioari ikuspegi estrategikoa emanez.

    Plataforma liderrekin lan egiten dugu, finkatuta daudenekin nahiz hasi berriekin, eta gure bezeroen bilakaerari jarraitzen diogu paid mediaren arloko azken joerak eta berritasunak eskaintzeko. Balio handiko networkekin eta plataformekin lan egiten dugu, kalitateko trafikoa bermatuz % 100 brand safe den ingurune batean eta erabateko gardentasuna eskainiz gure bezeroei.

    Paid Mediaren kontzeptua goratu eta berezko garrantzia eman diogu gure bezeroen negozio-estrategiaren funtsezko osagaitzat, ezagutzari, ospeari zein salmentak lortzeari dagozkion helburuak lortu ahal izateko.

    Bezero bakoitzaren beharretara egokitzen gara, helburuko publikoarengan modurik eraginkorrenean inpaktatu ahal izateko:

    • Social ads
    • Display
    • Bideoa
    • Publizitate programatikoa
    • Publizitate natiboa
    • Rich media
    • Etab.

    Gure bezeroen kanpainak planifikatu, inplementatu eta optimizatzen ditugu Linkedinen, Twitteren, Facebooken, Instagramen, Tik Token, SEMen, Google Ads-en display publizitatean eta publizitate-ekosistema digitaleko gainerako network handietan.

    Google Ads eta OnIAd-en partnerrak eta Meta Business-eko kideak gara.

    Nolako kanpainak inplementatu ahal ditugu?

    • Social Ads
    • SEM
    • Publizitate natiboa
    • Publizitate programatikoa

    Hitz egingo dugu?

      Kaixo,

      naiz

      eta hauxe da nire posta elektronikoa:

      Hona hemen zergatik jarri naizen zuekin harremanetan:

      BILBO

      Hernani 3, 4. ezk.

      IRUÑEA

      Paulino Caballero 49, 3. ezk.