• NIRE MARKA PROIEKTATU NAHI DUT

    Ekitaldiak

    GUKen hamar urte baino gehiago daramatzagu Euskadin eta Nafarroan ekitaldiak antolatzen. Zure proiektuan laguntzeko moduko expertisea duen agentzia gara, ideien sorkuntzatik elementu bakoitzaren ekoizpeneraino eta tokian tokiko laguntzaraino.

    Kalitatearen eta tratu pertsonalizatuaren alde egiten dugu ekitaldi bakoitzean, hornitzaile onenekin lan eginez eta antolatzen dugun esperientzia bakoitzari balio erantsia emanez. Hona hemen adibide batzuk:

    • Naukas, gaztelaniaz antolatzen den zientzia-dibulgazioko ekitaldirik handiena. 10 edizio antolatu ditugu UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarentzat.
    • Gestampen Administrazio Kontseilua.
    • Cinco Días – El País jardunaldia Prisa Taldearentzat.
    • Gestamp-eko AIC Prestakuntza Zentroaren inaugurazioa.

    Nolako ekarpena egin ahal diote ekitaldiek zure markari?

    Ekitaldiek zure markaren diskurtsoa indartu eta handitzen dute, awarenessa indartuz eta zure ospea areagotuz.

    Gainera, aukera paregabea dira konexioak sortzeko eta audientziarekin, bezeroekin, bezero potentzialekin, hornitzaileekin, beste interes-talde batzuekin eta zure enpresako langileekin duzun harremana sendotzeko.

    Ekitaldien tipologia zabala eta askotarikoa da. Ekitaldi jakin bat antolatzera bultzatzen zaituen helburua definitu besterik ez duzu egin behar, neurri egokia eman ahal izateko: kongresua, azoka, ekitaldi korporatiboa, jardunaldi profesionala, barne-komunikazioko ekintza, etab. Formatu guztiek helburu bera dute: une jakin batean publikoarekin konektatzea mezu bat partekatzeko, produktu edo zerbitzu bat proiektatzeko, eta abar. Konexio hau presentziala izango da, edo digitala, beharren edo inguruabarren arabera. Ez dago mugarik une eta esperientzia ahaztezinak sortzeko.

    Ekitaldiek zure helburuko audientziaren arreta erakarri eta finkatzen dute, helarazi nahian zabiltzan mezua zabaldu eta hedatzeaz gain. Komunikabideetan inpaktua sortzen laguntzen dute, ekitaldiek albiste bihurtzeko moduko garrantzizko argumentua baldin badute.

    Hitz egingo dugu?

      Kaixo,

      naiz

      eta hauxe da nire posta elektronikoa:

      Hona hemen zergatik jarri naizen zuekin harremanetan:

      BILBO

      Hernani 3, 4. ezk.

      IRUÑEA

      Paulino Caballero 49, 3. ezk.