BRTA

Marka kanpora eta barrura proiektatzea

Testuingurua

Euskal eskaintza teknologikoa indartu eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko asmoz sortu zen 2019an Basque Research and Technology Alliance (BRTA) delakoa, Euskadiko ekoizpen-sektorearen zerbitzuan diharduten 4.000 profesional biltzen dituzten 4 ikerketa-zentro kooperatibok eta 13 zentro teknologikok osatutako aliantza.

Erronka

Jarduera-ardatz estrategikoen arteko komunikazioa aintzat hartuta, aliantzak barneko zein kanpoko Komunikazio-Plan bikoitza antolatu nahi zuen, gardentasuna nahiz kideen partaidetza eta kidetasun-sentimendua indartzeko eta markaren posizionamendu-estrategiaren oinarriak eraikitzeko.

Soluzioa

Bi komunikazio-planak lantzeko, ondoko ardatzen inguruko lan-plana garatu behar izan da:

  • Elkarrizketa pertsonalizatuak Aliantzan integratutako zenbait eragileren komunikazio-arduradunekin, erakundearen komunikazioari buruz duten ikuspegia ezagutzeko eta erakundeak aurre egin beharreko premia eta pain-point nagusiak identifikatzeko
  • Azterketarako eta ko-sorkuntzarako lan-saioak BRTAko staff-arekin eta zuzendaritzarekin, Aliantzaren komunikazio-beharrak, ordurarte ezarritako prozesuak, erakundeak komunikazioaren arloan dituen indarguneak eta ahuleziak, eta erakundea lortu nahian dabilen helburu eta xede nagusiak ezagutzeko.

Zer lortu dugu?

Egindako landa-lanaren ondorioz, GUKek bi Komunikazio-Planak landu ditu, barnekoa zein kanpokoa, erakundearen komunikazio arloko helburuak, publikoen segmentazioa, prozesuen definizioa, erabili beharreko komunikazio-kanalen mapa eta gauzatu beharreko ekintza eta ekimen zehatzen proposamena islatuz, erakundearen komunitatea eraiki eta sendotzeko eta markari proiekzio publiko hobea eta handiagoa emateko.

Era berean, dokumentuetan errendimenduari buruzko adierazleetan oinarritutako monitorizazio-metodologia bana zehaztu da, abiarazitako ekintzak eraginkorrak ote diren edo optimizazio eta aldaketa berriak egin behar ote diren jakiteko, betiere norabide egokian aurrera egin ahal izateko.

Arrakasta-kasu gehiago ezagutu

Hitz egingo dugu?

    Kaixo,

    naiz

    eta hauxe da nire posta elektronikoa:

    Hona hemen zergatik jarri naizen zuekin harremanetan: