BADA HEMEN PRODUKTUA… KALITATEKOA

Guk gara

Komunikazioaren arloko adituak gara, markaren erreputazioaren kudeaketan zein negozio-aukerak lortu eta erakartzeko zereginetan trebatutakoak.

Horren bermea dugu Komunikazioaren zein Harreman Publikoen arloko soluzioak (Aholkularitza, Kontsultoretza, Komunikazio Kabinetea) Marketin Digitaleko soluzioekin uztartuz (bezeroen helburu komertzialekin lerrokatutako negozio-aukera berriak erakartzeko B2B estrategiak) egin dugun 15 urte inguruko ibilbidea.

G+U+K

Kazetaritzak elkartu gintuen enpresaren bi bultzatzaileok (Iñaki Gorostidi eta Javier Urtasun). Kazetaritza politikoak, Euskadiko 90eko hamarkadako urte latz eta gorabeheratsuetan. Mende berriarekin batera, kazetaritza alde batera utzi eta komunikazioari heldu genion (Komunikazioa).

Iñaki, Anoeta herriko gipuzkoarra erakundeen arloko komunikazioan murgildu zen, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Komunikazioaren arduradun eta Kabineteko zuzendari bezala.

Javi, Iruñeko nafarra, beste zenbait urtez ibili zen ‘letrak elkartzeko’ zereginetan, eta komunikazio korporatiboaren alderdi ilunerako pausoa automobilgintzaren eskutik eman zuen, Gasteizko Mercedes Benz enpresaren bitartez.

 

“Komunikazioa, identitatea irudi bihurtzeko palanka”

 

Urte batzuk geroago, egun batean, proiektu berri bati ekiteko elkartu ginen, kazetaritzaren arloan nahiz komunikazioaren aholkularitzan bildu genuen esperientzia guztia enpresen eta erakunde publiko zein pribatuen zerbitzura jarriz, horien erreputazioa, ikusgarritasuna eta markaren ospea indartzen laguntzeko.

GUK 2.0

Baina merkatuak beste urrats bat emateko eskatzen zigun, gure esperientzia enpresen negozioaren eta helburu komertzialen zerbitzura jarriz, markaren erreputaziotik harantzago, eta horretarako, negozio-aukerak lortu eta erakartzeko estrategiak diseinatu eta hedatu behar genituen marketing digitaleko taktiken bitartez (Inbound Marketing, ABM, Paid Social eta Paid Media).

Berehala konturatu ginen, komunikazio-estrategiak diseinatzerakoan, gure esperientzia ezin hobeto egokitzen zela unibertso digital berrian eta primeran uztartzen zela marketinaren aloko joera berriekin.

 

“Marketina, negozioaren hazkundea bultzatzeko tresna”

 

Egun, gure bezeroen eskakizunetara egokitzeko etengabe eraldatuz doan enpresa hibridoa gara. Gure zerbitzu-eskaintza zabalak markaren posizionamendu eta sustapenerako soluzio estrategikoak (Komunikazioa eta Harreman Publikoak) zein negozioa erakartzea helburu dutenak biltzen ditu.

Zure partner estrategikoa

Gurekin lan egiten duten enpresak industria arlokoak dira, baita zuraren sektorekoak, zentro teknologikoak, ikerketa-zentroak, enpresa farmazeutikoak, elikagaigintzari lotutakoak, banku-fundazioak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, logistika-sektorekoak, unibertsitate-zentroak eta enpresa-talde kooperatiboak ere, besteak beste.

Bestela esanda, gure esperientzia gehitzen diegu jarduera ekonomikoaren hainbat sektoreri, eta horrela, partner estrategiko bihurtu gara korporazio eta marken helburuak zein merkataritzari dagozkionak lortu ahal izateko.

 

 










Hitz egingo dugu?

    Kaixo,

    naiz

    eta hauxe da nire posta elektronikoa:

    Hona hemen zergatik jarri naizen zuekin harremanetan:

    BILBO

    Hernani 3, 4. ezk.

    IRUÑEA

    Paulino Caballero 49, 3. ezk.