Dalecandela
Ikusgaitasun eta proiekzio publikoa
Testuingurua
Jaime Lafitak 2016an bultzatu zuen Dalecandela elkartea, sortzaileak berak pairatzen duen ELA gaixotasun neurodegeneratiboa bistaratu eta erakundeei ikerketa zientifikorako nahiz patologia hau duten pertsonei laguntza emateko ahalegin eta baliabide handiagoak eskatzea xede duen irabazi-asmorik gabeko fundazioa da.
2021eko udan antolatutako Teiderako igoera eta aldez aurreko antzeko beste ekimen batzuk bultzatu ondoren, Jaime Lafitak eta Dalecandelako lagunek ‘BrusELA Erronka’ zeritzon asmo handiko beste abentura bati ekin zioten, Europako hiriburura belaontziz (Getxo-Arroxela) eta bizikletaz (Arroxela-Europako Parlamentuaren Bruselako egoitza) iristeko.
Guztira, 190 milia baino gehiago itsasontziz eta ia 900 kilometro bizikletaz, ELAren aldeko garrasia Europako erakundeetara eramateko.
Erronka
Erronka hirukoitza zen: batetik, belaz eta bizikletaz egin beharreko ibilbidea bera (Jaime Lafitak tandem batean egin zuen bizikletaz egin beharreko 900 km-ko ibilbidea); bestetik, ELAren aldeko mezua Europako erakundeetara eramatea; eta azkenik, abenturaren xedea ikusaraztea, elkartearen asmoak eta eskakizunak gizarte osoari helaraziz komunikabideen eta kanal sozialen bitartez.
Soluzioa
Emozioarekin bat egiten duen istorio bat dagoenean, komunikazio-estrategiak lagundu eta babestu egin behar du, izan ere, mezuak berez egiten du egin beharreko bidea, isilka sakonduz.
Laguntzeko eta babesteko zeregin horretan, eduki propioen estrategia indartsua hedatu zen sare sozialetan zeharkaldiak iraun zuen 10 egunetan, Ikaika ekoiztetxeko lagunen lankidetzaz, gizartearen mobilizazio eta parte-hartzea sustatzeko kanpainekin batera, eta horren guztiaren amaiera Bruselarako iritsiera izan zen, ELAren Munduko Egunean (ekainak 21), Estatuko komunikabide nagusien (prentsa, irratia eta telebista) babesa eta estaldura lortuz.
Emaitzak
+170
inpaktu komunikabideetan
Lortutako audientzia
+27
milioi pertsona
850.000€ko
inpaktu ekonomikoa
+450.000
bistaratze
sortutako bideoetan
+18.000
jarraitzaile
sare sozialetan