Atten2

Nola bikoiztu inbertsioaren itzulkina 4.0 Industrian

Testuingurua

ATTEN2 Advanced Monitoring Technologies bezeroen eragiketa-arriskua murrizteko soluzio teknologikoen garapenean, ekoizpenean eta merkaturatzean espezializatutako konpainia da. Horretarako, bezeroen aktibo kritikoak monitorizatzen ditu, olio lubrifikatzaileen egoera neurtzeko aukera ematen duten teknologien bitartez.

Enpresak sentsore optikoak garatu, ekoitzi eta merkaturatzen ditu hainbat fluidoren ezaugarri espezifikoak neurtzeko, bereziki olio lubrifikatzailearenak, eta horrexeri lotutako zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

Hauexek dira enpresaren jardunarekin zerikusia duten sektore nabarmenetako batzuk:

  • Energia konbentzionalak
  • Energia berriztagarriak
  • Automobilgintza
  • Industria-prozesuak
  • Meatzaritza

Teknologia horrekin hainbat urtez lanean jardun ondoren, ATTEN2 erreferentziazko enpresa bihurtu da egun online neurketaren eta monitorizazioaren esparruan, baita konfiantzazko partner ere, OEMen, integratzaileen eta banatzaileen esparruan, nazioarteko presentzia sendoa lortuz.

Erronka

Eraldaketa digitalaren potentzialtasunaz baliatu nahian, ATTEN2k marketina indartzea erabaki du, Harreman Publikoetako estrategiarekin uztartutako Inbound Marketineko estrategia baten ezarpenaz, honako helburu hauek lortzeko asmoz:

  • Negozioa erakarri eta kudeatzeko mekanismo berriak txertatzea, marketin digitalean oinarrituta
  • Markaren proiekzioa handitzea
  • Nazioartekotzeko estrategia babestea merkatu desberdinetan

Soluzioa

  • Lead-ak erakartzea xede duen Inbound Marketineko estrategia garatu dugu, aldez aurretik egindako merkatu-azterketa (lehiakide eta erreferenteen benchmark-a) eta keyword research bat oinarritzat hartuz, egin beharreko ahaleginak behar bezala bideratu ahal izateko.
  • Lan horren ondoren, bezeroaren buyer pertsonak eta arlo tematikoak identifikatzeari ekin diogu, geroko postak, balio-edukiak eta aktibo digital guztiak garatzeko. Gainera, Social Medietan hedapena eta presentzia izateko estrategia bat garatu eta landu dugu, gure lana Paid Median egindako inbertsioekin osatuz.
  • Azkenik, gure ahaleginak workflows eta lead nurturing deritzenen bitartez indartu ditugu, identifikatutako lead-ekin konfiantzazko harremana ezartzea erraztu digun Hubspot automatizazio-tresnaren laguntzaz.
  • Horri guztiorri eutsiz, garatutako ekintzen etengabe neurketa egin, ATTEN2ren web-analitika eta ingurune digitaleko erabiltzaile/lead-en portaeraren inguruko txostenak landu eta gure lana etengabe optimizatuz joan gara, bezeroaren inbertsioaren itzulkina eta negozio-bolumenaren hazkunde nabarmena lortzeko asmoz.

Emaitzak

1145

lead

80

harpidedun

126

salmenta-aukera

68

bezero

% 200

ROI

Zer lortu dugu?

Inbound Marketineko estrategiaren lehen emaitzak berehalaxe iritsi dira, markak ingurune digitalean duen aitortza modu esponentzialean handitu delarik.

Arrakasta-kasu gehiago ezagutu

Hitz egingo dugu?

    Kaixo,

    naiz

    eta hauxe da nire posta elektronikoa:

    Hona hemen zergatik jarri naizen zuekin harremanetan: