ROCHE+
Osasun sektorerako estrategia digitala
Testuingurua
Egoitza nagusia Basilean (Suitza) duen Roche Farma konpainia, 100dik gora herrialdetara hedatuta dagoena, munduko enpresa bioteknologikorik handiena da, eta hainbat esparrutarako medikamentu bereziak ekoizten ditu, onkologia, immunologia, gaixotasun infekziosoak, oftalmologia eta neurozientziak barne.
Konpainia medikuntza pertsonalizatuaren lider bihurtu da, eta gaixotasunen prebentzio, diagnostiko eta tratamendurako biderik onenak bilatzen ditu, profesionalei eta pazienteei medikuntzaren arloko berrikuntzetarako sarbidea hobetuz.
Roche Españak Roche+ marka digitala posizionatzeko proiektua abiarazi du osasun-arloko profesionalei zuzendua, eta GUK aukeratu du proiektu horren estrategia digitalerako partnertzat.
Erronka
Roche+ marka digitalak osasun-arloko profesionalen eskura jarri nahi ditu informazio terapeutiko eguneratua, zientifikoa, eta osasun-produktuak, baita medikuntza arloko lankidetza-zerbitzuak eta tratamendu espezifikoak zehazteko laguntzak eskaintzen dituzten arloak ere.
Testuinguru honetan eta markak audientzia potentzialean duen eragina handitzeko estrategia berrien bilaketan, Roche Españak marketin digitaleko partner-zerbitzuak behar zituen, Roche+ osasun-sektoreko erreferentetzat posizionatu ahal izateko.
Soluzioa
GUKetik, osasun arloko profesionalak ardatz dituen asmo handiko estrategia digitala planteatu dugu, markaren aitortza eta presentzia handiagoa lortzeko. Horrela, honako hauek sortu ditugu:
- 360º-ko komunikazio-estrategia, hainbat formatutako balio-edukiaren sorkuntzan oinarritua: sare sozialetako postak, markaren web-atariko Berrikuntza atalerako istorioak eta infografiak…
- Social Mediako hedapen eta presentzia areagotzeko estrategia garatu eta lantzea,lehia aztertzeko benchmarking-a landuz, baita edukien egutegiak ere hainbat formatutan.
- Paid Mediako kanpaina estrategikoak definitu eta gauzatzea, markaren aitorpenean eta komunitatea handitzeko ahaleginean oinarrituta.
- Horri guztiorri eutsiz, garatutako ekintzen etengabeko neurketa, txostenen elaborazioa eta gure lanaren etengabeko optimizazioa, ezarritako helburuak lortu ahal izateko.
Emaitzak
+12.700
jarraitzaile berri sare sozialetan
+60.000
interakzio sare sozialetan
x10
biderkatzea webgunerako bisitak
Berrikuntza atalean
Zer lortu dugu?
- Medikuntza arloko berrikuntza eta joerei buruzko 90 eduki digital baino gehiago.
- Markaren identitate grafiko berria sortzea, farmazia-sektoreari dagozkion kontu sozialetan erabili ohi dena baino hurbilagoa eta dinamikoagoa.
- Impacto positivo en términos de branding y reconocimiento de marca, generando en 2021, más de 4 millones y medio de impresiones y más de 30.000 interacciones y 20.000 clics a contenidos.