Ingeteam taldea
Barrura begira egindako komunikazioa
Testuingurua
Ingeteam Group energia elektrikoaren bihurketan espezializatuta dagoen nazioarteko talde teknologikoa da, 24 herrialdetan finkatu eta 4.000 langile baino gehiago dituena.
Erronka
Antolaketa-eremuari dagokion barne-berregituraketa prozesu sakona egin ondoren, Ingeteam Groupek Barne-komunikaziorako Plana behar zuen, errealitate korporatibo berriari erantzuteko eta estrategia hori geruza edo jarduera-maila desberdineta egituratuko zituzten prozesuak zehaztu eta mugatzeko.
Horrekin batera, beste helburu hauek ere planteatu dira: komunikazio-prozesuen optimizazioa eta erakundeko publiko desberdinen artean informazioa trukatzeko fluxuen hobekuntza, eta kidetasun-sentimenduaren nahiz partaidetzaren sustapena.
Soluzioa
Zehaztutako helburuak betetzeko eta Ingeteami barne-komunikazioa optimizatzen lagunduko dion plana hedatzeko, bi jarduera-fase nagusiren inguruan egituratutako ikuspegia proposatu dugu: Auditoretza eta Diagnostikoa eta Soluzioaren Planteamendua.
Lan-prozesua hiru ardatzen inguruan garatu da:
- Lehendik zeuden barne-komunikazio korporatiboko prozesu, errutina, dinamika, ekintza, euskarri, kanal eta abarrei buruzko informazioa berrikustea.
- Elkarrizketa pertsonalak zuzendaritza-taldeko kideekin.
- Lan-jardunaldi kolaboratiboak, ko-sorkuntzakoak, enpresako Produkzio Unitateetan (PU).
Zer lortu dugu?
Lan-plan honen ondorioz, Auditoretza eta Diagnostikoko dokumentu bat landu eta baliozkotu da, Taldearen barruko komunikazioaren tenperatura nahiz garai berriari atxikitako beharrak eta aukerak islatuz.
Ondoren, Ingeteam Groupen Barne-komunikaziorako Plana egin eta ezarri beharreko ekintzak, prozesuak eta dinamikak hedatu dira.