NIRE MARKA PROIEKTATU NAHI DUT
Barne-komunikazioa erakundea zeharka eta norabide anitzetara zeharkatzen duen aldagaia da, eta erakundearen nortasuna indartzen laguntzen du proiektu kolektiboari dagokione, kultura korporatiboa sendotuz, erakundearen balioekiko identifikazioa areagotuz eta kidetasun-sentimenduari eutsiz. Gure ekosisteman kalitatezko harremanak ezartzen laguntzen digu (sailak/erabakiak hartzeko zentroak, ekoizpena, langileak), balio-informazioa transmititu eta partekatzetik harantzago.
Edozein erakunderen konplexutasun eta beharretara egokitutako barne-komunikazio plana garatzeko, ezinbestekoa da komunikazio-prozesu eta dinamiken ekosistemara hurbildu eta aztertzeko lana egitea, galdera hauei erantzun ahal izateko, besteak beste:
Hasierako prozesu honen laguntzaz, barne-komunikazioaren ekintza osoa garatzeko lan-esparrua definituko dugu, denbora-tarte bateko KPIak, prozesuak eta dinamikak, ekipoak eta ekintza zehatzen plana ezarriz.
Barne-komunikazioko proiektu bati heltzeko, soluzioen mix bat erabiltzen da (intereseko informazioa berrikustea; elkarrizketa pertsonalak; Focus Group teknikak, baterako sorkuntza, etab. tarteko dituzten talde-laneko jardunaldiak).