NEGOZIOA ERAKARRI NAHI DUT

Account Based Marketing

Hauxe da estrategiarik eraginkorrena, zure sektoreko bezerorik onenak erakarri ahal izateko.

Inbound Marketinaren tresnak eta palanka teknologikoak, marketinaren eta salmenten lerrokadura, industria-azoketarako soluzio espezifikoak, nazioarteko merkatuetako posizionamendua: hona hemen, zure enpresaren errentagarritasuna areagotzeko mix egokiena.

Zure helburuko merkatuari begira

Account Based Marketing (ABM) deritzon diziplina, doitasunezko marketinean oinarrituta edukia eta lead-ak sortzeko estrategia da, eta helburuko kontuei erreparatzen die, ez banakako balizko erabiltzaile edo bezeroei.

Lead-ak edo bezeroak erakartzeko taktika pertsonalizatu eta zehatza da, erabaki-hartzeen prozesuan parte hartzen duten profil erabakitzaileen arazoak (pain points) oinarri dituena. Honi esker, berehala eta eraginkortasun osoz sar daiteke enpresa baten kontuetara. Aliatu erabakigarria da B2B enpresak erakartzeko estrategietarako, batez ere industria arloan.

 

Account based marketing delakoa scraping, LinkedIn bidezko merkataritza-prospekzioa, growth hacking, paid, bideo-marketina, salmenten automatizazioa, marketina eta email-marketina bezalako diziplinen alderik onenak uztartzen dituen metodologia holistikoa da.

Metodologia hau ezin hobea da konplexutasun handia duten industria arloko B2B negozioetarako, izan ere, helburuko bezero gutxi edo helburuko merkatu txikia dute, baina marjina handi-handiak.

ABM delakoan lehentasuna ematen zaio lead-en kalitateari, eta ez lead-en kantitateari. Teknologia da diziplina honen giltzarria, eta izugarri berpiztu da martech-aren bultzadari esker: video-selling tresnak, scraping, adimen artifiziala, plataforma anitzeko online publizitatea, erraztasun komertziala, automatizazioa eta reporting edo analisia, etab..

Smarketing

Azken urteotan, egundoko mutazioa gertatzen ari da Inbound Marketinean, bestelako inbound zein outbound diziplinekin uztartuz, eta enpresak marketin eta salmenta sailetako taldeen arteko elkarrekintza areagotzen ari dira ABM eta Smarketing bezalako soluzioen laguntzaz. Gainera, duela zenbait urtez geroztik, enpresek garrantzi berezia ematen diote marketin eta salmenta sailek modu koordinatuan lan egiteari, eta ABM da, Smarketing-arekin batera, hori lor dezakeen diziplina.

 

Inbound Marketing eta Account Based Marketing. Aliatuak ala arerioak?

Bata zein bestea diziplina bateragarriak dira, guztiz konbinagarriak. Inbound Marketinari esker, gure audientzia osoarentzat irekiko gara, audientzia osoari zuzenduko gatzaizkio, eta ABM deritzonaren bidez, inpaktua bilatuko dugu negozioarentzat errentagarriagoak diren eta ekintza hiper-pertsonalizatuak martxan jartzea justifika dezaketen publikoengan

Adibidez, Inbound delakoak balio gehien duten intereseko gai nagusiak eta edukien tipologiak ezagutzeko aukera ematen digu, Account-Based Marketing deritzonaren bitartez elikatu eta pertsonalizatu ahal izateko, helburuko kontuen arreta erakarriko duten esperientzia hiper-pertsonalizatuak sortuz.

Hitz egingo dugu?

    Kaixo,

    naiz

    eta hauxe da nire posta elektronikoa:

    Hona hemen zergatik jarri naizen zuekin harremanetan:

    BILBO

    Hernani 3, 4. ezk.

    IRUÑEA

    Paulino Caballero 49, 3. ezk.