Lege oharra
1. WEBGUNEAREN TITULARRA
Indarrean dagoen Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatutako informatzeko betebeharra betez, jakinarazi nahi dizugu hainbat aplikazio deskarga daitezkeen webgune honen arduraduna hauxe dela:
- Izen soziala: GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.
- IFZ: B95550471
- Helbide soziala: HERNANI 3, 4º ezk. 48003 – BILBO (Bizkaia)
- Harremanetarako telefonoa: 944 794 965
- Posta elektronikoaren helbidea: info@guk.eus
ERREGISTRO OFIZIALAK:
- Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 5004 liburukia, 53. folioa, 1. inskripzioa, BI-53656 orria.
- Lanbidearen eta/edo jokabide-kodeen arabera aplikatu beharreko araudia: Ez dago
- GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren webgunea: www.guk.eus
2. ERABILTZAILEEN ERANTZUKIZUNA ERABILERAGATIK ETA EDUKIAGATIK
Webguneetara sartzearen zein hauetan jasotako informazio eta edukiak erabiltzearen gaineko erantzukizuna egiten duenarena baino ez da izango.
Ondorioz, horren bitartez eskura daitezkeen aipatutako informazio, irudi, eduki eta/edo produktuen erabilerak aplikatu beharreko legeria bete beharko du, estatukoa zein nazioartekoa, baita Erabiltzaileen fede onaren eta zilegizko erabileraren printzipioak ere, hauexek baitira sarbidearen eta erabilera zuzenaren erantzule bakarrak.
Erabiltzaileak zerbitzuak edo edukiak zentzuz erabiltzera behartuta egongo dira, fede onaren printzipioari jarraituz eta indarrean dagoen legeria, morala, ordena publikoa, ohitura onak, hirugarrenen eskubideak edota GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L. bera aintzat hartuz, betiere zerbitzu edo eduki horien aukeren eta helburuen arabera. GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k ez du bere gain hartuko Erabiltzaileek edo hirugarrenek zerbitzu edo eduki horiez egindako erabilera okerraren ondoriozko kaltearen edo lortu gabeko irabaziaren erantzukizunik, ez zuzenekorik ez zeharkakorik.
3. ERABILTZAILEAREN KONTZEPTUA
Webgune hau erabiltzeak Erabiltzaile izaera ematen du, eta Lege-ohar honetan (GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k argitaratutako bertsioan) jaso diren xedapen guzti-guztiak salbuespenik gabe onartzen direla esan nahi du, Erabiltzailea webgunera sartzen den unean bertan. Ondorioz, Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du Lege-ohar hau webgunea erabiltzea erabakitzen duen bakoitzean, aldaketak izan ditzake eta.
4. WEBGUNEKO HIZKUNTZA OFIZIALA
Legez ezarritako hizkuntza Espainiako gaztelania da; beraz, lege-abisu hau beste hizkuntzaren batera itzuliz gero, gaztelaniazko jatorrizko klausulak lotesletzat joko dira, Lege Oharrean zein zerbitzuaren baldintzetan.
5. SARE SOZIALAK
GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k profil irekiren bat du edo izan dezake sare sozial nagusietan, enpresa hau erabiltzaileen datuen tratamenduaren gaineko erantzuletzat jo eta/edo enpresaren jarraitzaileek enpresaren profilean sartu duten sare guztietan. KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k datu horiekin egingo duen tratamendua sare sozialak enpresa-profilei baimendutakoa izango da, sare sozialaren politikaren arabera. Hortaz, GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k sare sozialak baimendutako edozein bide erabili ahal izango du jarraitzaileei enpresaren jarduera, ekitaldi eta produktu berriei buruzko informazioa emateko, bezeroaren arretarako zerbitzu-eskaintza pertsonalizatuak barne.
GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k ez du daturik aterako sare sozialetatik, erabiltzaileak aldian-aldian horretarako berariazko baimena eman ezean. Erabiltzaileak sare sozialen plataformek beren politiketan azaldutako baldintzak onartzen ditu.
6. ESTEKEI BURUZKO INFORMAZIOA
GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k ez du inongo erantzukizunik bere gain hartuko esteken bitartez eskuratu daitezkeen bere jabetzakoak ez diren webguneen eta hirugarrenek eskura jarritako edukien gainean.
Erabiltzaileak GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren jabetzakoa ez den edozein esteka erabiltzen badu edo edozein webgunera sartzen bada, Erabiltzaileak borondatez eta bere arriskura egin duela ulertuko da. GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k ez du GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren webgunetik kanpo dauden esteken bitartez eskuratutako inolako informaziorik bermatzen edo gomendatzen, eta ez du bere gain hartuko esteka baten bidez (beste estekak edo webguneak barne) eskuratutako informazioaren erabileraren edo erabilera desegokiaren ondoriozko kalterik, erreklamaziorik edo galerarik, ez eta zerbitzuan nahiz sarreran gerta daitekeen eteterik edo esteka bat txarto erabiltzeko edo ez erabiltzeko saiakerarik, GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren webgunera konektatzen saiatzerakoan zein GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren webgunetik beste webgune batzuetako informazioa eskuratzerakoan.
7. ERANTZUKIZUNAREN UKAPENA ETA MUGAPENA
Webguneetan eskuragarri dauden edo barne hartu diren zerbitzuak eta informazioak oker edo akats tipografikoak izan ditzakete. Aldian behin aldaketak sartzen zaizkio webgunean eskuragarri dagoen informazioari. GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k edozein unetan hobetu eta/edo alda ditzake zerbitzuak edo edukiak.
GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k webgunean jasotako informazioa eta materialak fidagarritzat hartzen diren iturrietatik eskuratu ditu, eta webgunean eskuragarri dagoen informazioa zuzena dela ziurtatzeko neurri egokiak hartu diren arren, ez du bermatzen informazio hori zehatza denik edo eguneratuta dagoenik.
Horrekin batera argi utzi nahi du webgune honetan jasotako edukiek informazioa ematea dutela helburu, GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren kalitate, egoera, ostatatze, zerbitzu eta tarifei dagokienez.
8. AKATS TEKNIKO EDO EDUKIEN AKATS BATEN ONDORIOZKO ERANTZUKIZUN OSOA SALBUESTEARI BURUZKO INFORMAZIOA
GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k baztertu egiten du Interneten eskainitako eduki edo zerbitzuetan gerta daitekeen funtzionamendu okerren edo eteteen gaineko edozein erantzukizun, kausa edozein dela ere. Halaber, GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k ez du inolako erantzukizunik hartuko sarea erortzen bada, erortze horien ondorioz negozio-galerak gertatzen badira, korronte elektrikoa aldi batean eteten bada edo GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-rekin zerikusirik ez duten arrazoien ondorioz Erabiltzaileei zeharkako beste kalteren bat eragiten bazaie.
GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k ez du adierazten ez bermatzen webguneko zerbitzu edo edukietan eteterik dagoenik edo akatsik ez dutenik, ezta akatsak zuzenduko direnik edo edukiak zabaltzen dituen zerbitzuak edo zerbitzariak birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez dutenik, nahiz eta GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k gorabehera mota horiek ekiditeko ahalegin handiena egiten duen. Erabiltzaileak webguneetan jasotako informazioa oinarri duten erabaki jakin batzuk hartu edo ekintza jakin batzuk egitekotan, informazioa hori beste iturri batzuekin alderatzea gomendatzen da.
9. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA
GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k emandako edukiek eta bere webguneen bitartez sarean zabaldutako edukiek obra bat osatzen dute jabetza intelektualari buruzko legeriaren arabera eta, beraz, arlo horretan aplikagarriak diren nazioarteko hitzarmenen eta legeen babesa dute.
Debekatuta dago webguneak eta bertan jasotako edukia eta informazioa GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren berariazko eta aurretiazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea, eskura jartzea eta, oro har, horiek publikoki ustiatzeko beste edozein jarduera egitea.
Ondorioz, webguneetan agertzen diren eduki guztiak, eta bereziki diseinuak, testuak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak, irudi industrialak edo industrian nahiz merkataritzan erabil daitekeen beste edozein zeinu, horiek guztiak webgunetan txertatzea behar bezala baimendu duten GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren edo hirugarren titularren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen mende daude.
Webguneak osatzen dituzten eduki, irudi, forma, iritzi, indize eta gainerako adierazpen formal guztiek, bai eta horiek behar bezala funtzionatu eta bistaratzeko softwareak ere, obra bat osatzen dute Egile Eskubideei dagokienez, eta ondorioz, jabetza intelektualaren arloan aplikagarriak diren nazioarteko hitzarmenen eta estatu mailako legeen babesa dute. Aipatutakoa ez betetzeak arau-hauste larria egitea dakar, eta legeria zibilak eta penalak zehatuko dute.
Debekatuta dago zerbitzuen eta edukien erabiltzaileek webgunea osatzen duen edozein eduki, irudi, forma, indize eta gainerako adierazpen formal, zatika zein osotasunean, komertzialki erabili edo ustiatzeko edozein erabilera egitea, GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren berariazko eta aurretiazko idatzizko baimenik gabe.
Hartara, zehaztasunetan sartu gabe, debekatuta dago edukien edo zerbitzuen bitartez Erabiltzaileen eskura jartzen diren aipatutako iritziak, irudiak, formak, indizeak eta gainerako adierazpen formalak erreproduzitzea, zabaltzea, erakustea, hedatzea, ematea, edozein modutan emititzea, euskarri fisiko edo logikoetan gordetzea (esaterako, ordenagailuetako disko gogorretan edo disketeetan), digitalizatzea, GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k baimendu ez dituen datu baseetatik eskuragarri jartzea, itzultzea, egokitzea, moldatzea edo beste edozein modutara aldatzea, izan ere, ekintza horiek guztiak jabetza intelektualaren, industrialaren edo irudi-babesaren arloan aplikagarria den legeriaren mende daude.
GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k webguneetarako sarbidea muga dezake, horietan eskainitako produktu eta zerbitzuetarako sarbidea barne, baita erabiltzaileek posta elektronikoaren bitartez helarazten dizkioten iritzi, ohar, irudi edo iruzkinen argitalpena ere.
Horren harira, egoki iriztekotan, GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k beharrezkotzat jotzen dituen filtroak ezarri ahal izango ditu, Erabiltzaileen erantzukizun esklusiboari eragin gabe, bere webguneen bidez eduki edo iritzi arrazistak, xenofoboak, diskriminatzaileak, pornografikoak, iraingarriak, indarkeria sustatzen dutenak, legez kanpokoak edo kaltegarriak sarean zabaltzea ekiditeko.
Erabiltzaileek posta elektronikoaren bidez GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren webguneetara zein iradokizun-sailera, oharrak, iritziak eta iruzkinak bidaltzekotan, salbu eta segurtasun osoz eta modu nahastezinean kontrakoa adierazten badute (eduki edo zerbitzuen izaeragatik hori egin daitekeen kasuetan), ulertuta geratuko da GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ri baimena eman diotela horiek guztiak erreproduzitzeko, zabaltzeko, erakusteko, hedatzeko, emateko, edozein modutan emititzeko, euskarri fisiko edo logikoetan gordetzeko (esaterako, ordenagailuetako disko gogorretan edo disketeetan), digitalizatzeko, GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren jabetzako datu baseetatik eskuragarri jartzeko, itzultzeko, egokitzeko, moldatzeko edo ohar, iritzi edo iruzkin horiek eraldatzeko, legeak egile-eskubideak babesteko aurreikusi duen denbora osoan. Era berean, baimen hori doan eman dela ulertuko da, eta posta elektronikoaren bidez era horretako iruzkinak, iritziak edo oharrak bidaltzeagatik erabiltzaileek edozein asmo ekonomiko baztertu dutela ulertuko da.
Aurreko paragrafoan zehaztutakoaren arabera, GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k ohar, iritzi edo iruzkin horiek aldatu edo moldatzeko baimena izango du, webguneen formatu editorialaren beharretara egokitzeko, eta hori egiteagatik ez da ulertuko Erabiltzaileek izan ditzaketen egile-eskubideen gaineko edozein eskumen morali inongo kalterik egin zaionik.
Debekatuta daude GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k webguneen funtzionamendurako egindako ahaleginaren edo webguneak osatzen duten eduki, forma, indize eta gainerako adierazpen formal guzti-guztietatik, zuzenean nahiz zeharka, irabaziekin zein irabazirik gabe, hirugarren batek etekina ateratzeko erabil daitezkeen baliabide tekniko, logiko edo teknologiko guztiak. Hartara, debekatuta daude GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren webguneetara ezar daitezkeen link, hyperlink, framing edo antzeko esteka guztiak, GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren berariazko eta aurretiazko idatzizko baimenik gabe. Atal honetan xedatutakoa urratzeak GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren webguneen eta bertan jasotako eduki guztien jabetza intelektualaren legezko eskubideei kalte egitea ekarriko du.
GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-k ez du inolako erantzukizunik hartuko gorago aipatu diren jokabide eta ekintzen ondorioen gainean, ez eta GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ren webguneetako banner, esteka, link, hyperlink, framing eta antzeko loturen bidez eskura daitezkeen hirugarrenen eduki, zerbitzu eta produktuen gainean ere.
10. GATAZKEN KONPONKETA
Lege-ohar hau ez da banan-banan artxibatuko erabiltzaile bakoitzeko, baizik eta Internet bidez eskuratzeko moduan egongo da webgune honetan bertan. Erabiltzaile bakoitzak bere konexio-sisteman duen konexioaren bidez eskuratu ahal izango da.
Espainiako araudiaren arabera kontsumitzaile edo erabiltzaile izaera duten eta Europar Batasunean bizi diren erabiltzaileek, GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-ri egindako erosketa batean arazorik baldin badute, Europar Batasunak sortu eta Europako Batzordeak 524/2013 (EB) Erregelamenduaren babespean garatutako Auziak Linean Ebazteko Plataformara jo dezakete judizioz kanpoko akordio bat lortzen saiatzeko. Halaxe dago jasota, halaber, “Kontratazio-baldintza orokorrak” eta/edo “Webgunearen erabilera” ataletan
Erabiltzailea kontsumitzaile edo erabiltzaile ez den kasu guztietan, besterik agintzen ez duen araurik ezean, alderdiek ontzat hartuko dute Bizkaiko Epaitegi eta Auzitegien mende jartzea, bertan egin baita kontratua, berez legokiekeen beste edozein jurisdikziori berariaz uko eginez.
11. LEGERIA
Webgune hau arautzen duten legeak Espainiako legeak dira.
Lege-ohar hau HONOS ABOGADOS S.L.P.-k idatzi du GUK KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA S.L.-rentzat, izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko 679/2016 DBEO eta 34/2002 GIZL (Informazio Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legea) betez, Jabetza Intelektualari buruzko legeriaz gain. Lege-ohar horren edukiak Safe Creative Jabetza Intelektualaren Erregistroan erregistratuta daude, 1602176603277 erregistro-kodearekin. Debekatuta dago osorik zein zatika erreproduzitzea.